Zinegoak

Lekeitio Zinegoak jaialdiaren egoitza izango da ekainaren 27an

19:15
Begiradak. Emakume zuzendariak:
SON (2022), 15’, Marta Nieto
PERPETUA FELICIDAD (2022), 22’, Isa Luengo eta Sofía Esteve
WARSHA (2022), 15’, Dania Bdeir
*5 minutuko atsedenaldia
20:45
CASA SUSANNA (2022), 97’, Sébastien Lifshitz
+ Bilboko aretotik zuzeneko solasaldia

Sarrerak 2 €, salgai egunean bertan, 18:00etatik aurrera, Ikusgarri aretoko lehiatilan

SON

Espainia | 2022 | 15´ | Fik
J.B. gaztelaniaz, azpitituluak euskaraz
Zuzendaria: Marta Nieto

Anak ez daki nola tratatu bere sei urteko seme Son, eta mendi-ibilalditxo bat egitea erabakiko du, elkar nolabait aurkitzeko asmoz. Bidean, labirinto batean galduko dira, eta beren arteko harremanaren nahasmena, inkontzientzia eta tentsioa berpiztuko dira: iraganeko zauriak ireki ahala, haiek sendatu eta beren burua aurkitzen hasiko dira.


PERPETUA FELICIDAD

Espainia | 2022 | 22´ | Fik
J.B. gaztelaniaz, azpitituluak euskaraz
Zuzendaria: Isa Luengo eta Sofía Esteve

Almak hamabost urte ditu. Herriko abesbatzan abesten du, eta hasia da bere sexualitatearekin konektatzen. Haren aita Kikek, abesbatzako zuzendariak, ahotsa galdu du, laringektomia baten ondorioz. Udako jaietarako elkarrekin prestatzen duten kontzertua hurbildu ahala, aita-alaben arteko tentsioak gero eta handiagoak izango dira.


WARSHA

Libano, Frantzia | 2022 | 15´ | Fik
J.B. arabieraz, azpitituluak euskaraz eta gaztelaniaz*
Zuzendaria: Dania Bdeir

Warshak Mohammadi jarraitzen dio, Beiruten garabilari-lanetan ari den migratzaile siriar bat. Goiz batean, bolondres moduan aurkeztuko du bere burua, garabi handi eta arriskutsuenetako batera igotzeko. Guztien begiradatik urrun, gai da bere ezkutuko grina bizitzeko eta askatasuna aurkitzeko.


CASA SUSANNA

Frantzia-AEB | 2022 | 97´ | Dok
J.B. eta azpitituluak euskeraz
Zuzendaria eta gidoia: Sébastien Lifshitz

1950eko eta 1960ko hamarkadetan, Estatu Batuetako landa sakonean, Catskill mendien magalean, egurrezko etxe txiki batean biltzen zen lehen crossdesser- eta trabesti-sare klandestinoa, aletegi batean. Dianek eta Katek 80 urte dituzte orain eta garai hartan erakunde sekretu horren parte ziren. Orain, transexualitatearen lehen garaietako kapitulu ahaztu baina funtsezko hura kontatuko dute.