Zinegoak Hedapena

MARTXOAK 3, 19:00
Lekeitioko Ikusgarri zine aretoan

Sarrerak 3 €, salgai egunean bertan, 18:00etatik aurrera, aretoko lehiatilan

PICCOLO CORPO

Italia, Eslovenia, Frantzia | 2021 | 89’ | Fik | J.B. italieraz, azpitituluak euskeraz
Italia, 1900. Agata gaztearen haurra hilik jaio da, eta linbora kondenatu dute. Agatari kontatu diote badela toki bat mendian haurrak bizitzara itzularazten dituztena hats bakar baterako, tarte horretan bataiatu eta haien arima salbatzeko. Alabaren gorpu txikia kutxa batean ezkutatuta, bidaia bati ekingo dio, eta Lynx ezagutuko du, laguntza eskainiko diona. Abentura bat hasiko dute biek, eta mirarira hurbiltzea lortuko dute. Erdi Aroko road movie ezin ederrago bat ahizpatasunaren, berrespenaren eta aitortzaren Italia amestuan barna.
Zuzendaria: Laura Samani
Gidoia: Marco Borromei, Elisa Dondi, Laura Samani
Aktoreak: Celeste Cescutti, Ondina Quadri
*Estreinaldia Euskadin*

MARTXOAK 4, 19:00
Lekeitioko Ikusgarri zine aretoan

Sarrerak 3 €, salgai egunean bertan, 18:00etatik aurrera, aretoko lehiatilan

BEGIRADAK
Haurtzaroa eta nerabezaroa

Film laburren ziklo honetan, Berdindu! LGTBI+ Arretarako Euskal Zerbitzuarekin lankidetzan, ikuspegi bat aurkeztu nahi dugu adin txikiko LGTBI+ pertsonek aurre egin behar dieten errealitateen edo errealitate horiekin bizitzeak dakartzan egoeren inguruan.
+ info

BERAK BALEKI

Euskadi | 2021 | 16’ | Fik | J.B. euskaraz, azpitituluak gaztelaniaz

Martinek ilusioz betetzen du egunero lan egiten duen platoa. Bere bizitza pertsonalean, berriz, hutsune handi bat sentitzen du.

Zuzendaria
Aitor Gametxo
kimuak@filmoteka.eus

ERROAK
Euskal panorama
+ info

AZALETIK AZALERA

Euskadi | 2021 | 7’ | Ani | Dialogo barik

Lerro eta formen artean, eskuek elkar ukitu, ezagutu eta esperimentatzen dute, azalen arteko mugak hautsi nahian.

Zuzendaria: Mel Arranz
kimuak@filmoteka.eus

ILUNABARREAN ESAN

Euskadi | 2021 | 20’ | Fik | J.B. euskaraz, azpitituluak gaztelaniaz

Iruñea, 2002. Segi gazte-erakunde politikoa legez kanpo utzi dute. Urko eta haren lagunik onena, Jon, Segiko kideak dira. Urkoren bizitzak bi aurpegi ditu: publikoa eta pribatua. Bizitza publikoan, militante eredugarri bat da, langilea; pribatuan, desira ezkutuak asetzen aritzen da, bai autobus-geltokiko gizonen komunetan, bai Takonera parkeko txoko ezkutuetan. Bizitza sexualak inguratuko ditu Urkoren bizitza sozial eta politikoa, eta egoera horrek eragina izango du haren harreman eta erabakietan, inguruan duen guztia zalantzan ipintzeraino.

Zuzendaria: Xabier Vallina
x.vallina@gmail.com

NO DEBERÍAS

Euskadi | 2021 | 15’ | Fik | J.B. gaztelaniaz

Iratxek 21 urte ditu, eta unibertsitateko azken urtea amaitzen ari da. Neska-lagunarekin lehen urteurrena ospatu aurreko egunetan, espero ez zuen albiste bat ekarriko dio haurdunaldi-testak. Badaki lehenbailehen kontatu behar diola Norari, baina badaki halaber lur jota utziko duela. Azken batean, ez zen batere erraza izan erabakitzea sexua berresleitzeko ebakuntzarik ez egitea. Iratxek, izeko Raquelen eta adiskideen laguntzaz, dilema bati aurre egin beharko dio, eta kolokan jarriko zaio harremana. Zein ote irtenbidea? Noraren herrira joatea, gizartearen begiradatik urrun.

Zuzendaria: Maider Garcia Merino
maiderg.merino@gmail.com

TXANGO

Euskadi | 2022 | 18’ | Dok | J.B. gaztelaniaz

Bi lagun gaztek beste bi neskari lagunduko diete mendi batera lehenbizikoz igotzen, eta horrek haien arteko laguntasun-harremanak estutuko ditu.

Zuzendaria: Tamara Lucarini Cortés
tamaralucarinicortes@gmail.com