ZINEGILEA EZAGUTU: ESTI URRESOLA
📍Urriak 22, 18:30 Ikusgarri zine aretoan.
Gentzane Agirre eta Raul Barrerasek gidatuta.
Hainbat lan egin ditu zinemaren eta telebistaren alorrean, eta urte honetan bertan “20.000 especies de abejas” filma zuzendu du. Filmaren arrakastaren parte izan da Sofia Otero haurrak, 9 urterekin, aktorerik onenaren Zilarrezko Hartza eskuratu izana Berlinale jaialdian. Horretaz gain, Oscar sarietan lehiatzeko aurreaukeratua izan da pelikula.
“Ezagutu zuzendaria” sekzioaren barruan, solasaldia egingo dugu Estirekin. Zinegile moduan lan egiteko duen moduaz, filmeez, eta esku artean dituen proiektuez hitz egiteko tartea izango da.
Solasaldia gidatzen arituko dira Gentzane Agirre kameralaria eta Raul Barreras, “20.000 especies de abejas” filmearen muntatzailea.
