ZOOM

KLIXKA ESPERIMENTAZIO ESPAZIOA

šŸ“Urriak 21, 12:00-14:00 eta 17:00-19:00
Kultur Etxeko Eskolape aretoan

Euskal Zine Bilerako ZOOM atalaren barne eta Lekeitioko biztanleei zuzendutako programa pedagogiko bat sortzeko asmoz, Arropaineko Arraguaren Klixka programa abian jartzen da, honen helburu nagusiena, ikus-entzunezko praktika eta esperientzia zabaltzeko eta elikatzeko asmoa izanik.

Klixka, ikus-entzunezko artxibo baten produkzioaren esparrutik bideratzen da, sorkuntza garaikideko praktiketatik, analogikotik digitalera mugituz, eta alderantziz.

2023ko irailean tailer praktikoz osatutako topaketa batzuk antolatu dira, Azkue Ikastolako DBH3 ikasleekin eta Iturriotz institutoko Batxillergo 2ko ikasleekin elkarlanean. Tailerrak sorkuntza arloko sortzaileen ezagutza espezifikotik abiatu dira, hainbat lan-esparrutatik (irudia, soinua, edizioa eta aplikazioak) beti ikuspegi esperimentaletik eta esperientzia gehigarri gisa irudien gizarteari dagokion belaunaldi batekin. Edizio honetan sortzaile gonbidatuak Zaloa IpiƱa, IƱaki Rifaterra eta Peru Galbete izan dira.

Sortutako ikus-entzunezko artxiboa, aplikazio desberdinak diseinatzeko erabiliko da, lehenik eta behin, Eskolape aretoan gertatuko den Klixka [esperimentazio gunea] urriaren 21ean, publiko guztiari zuzenduta (+ 4 urtetik aurrera/ 4-9 urte tarteko haurrak heldu batekin lagunduta etorri behar dira). Ez da beharrezkoa izen ematea.

Pika.pika tailerra


Japoniar hitz bitxi hau argiaren dirdirari buruz mintzo da eta izena ematen dio iluntasunean koloretako linternekin marraztuz irudiak mugimenduan sortzeko moduari. Hasiera batean zaila eman badezake ere marrazten dugun horri koerentzia emateak, marrazki bakoitzean aurrekoaren erreferentzia galtzen baitugu, beti harritzen gaitu azken irudiaren kalitateak eta jariakortasunak. Horrek, gorputzaren memoriari erantzuten dio, denok dugun trebetasunari eta, hain zuzen ere, ariketa honen bidez gaitasun horretaz kontziente izango gara. Halaber, oso teknika eskertua da izenburu eta mezu idatziak egiteko.

Artista bisuala. Euskal Herriko Unibertsitatean lizentziatu zen Arte Ederretan 2009an eta Masterra egina du lan grafiko garaikideetan, CIEC fundazioan, Galizian. Egonaldiak egin ditu Bartzelonako Piramidon eta BilbaoArten. Arte plastikoetan adierazpide desberdinak erabiltzen ditu IpiƱak: instalazioak, adibidez, non argazkiak, eskulturak, bideoak eta inpresio digitalak erabili izan dituen. 

Orbanetik orbanera tailerra


Orbanak sortzeko material plastiko anitzak erabiliz, esperimentazio prosezuen eta abstrakzioaren ikuspuntutik animazio teknikan modu praktikoan murgilduko gara. Stop motion teknikaren bitartez irudiak sortu, argazkien kapturak egin eta edizio lanak burutuko ditugu. Zer kontatu edota istorioa nola garatu ere aztertuko dugu. Tailerraren amaieran animazio labur bat eta eskuz egina izango dugu formato digitalean.

Litografo lanetan aritu da Artelekun, Don Herbert maisuarekin batera, eta, ondoren, Debako Arte Eskolan, artistentzako litografia tailerrak zuzentzen. Halaber, Danimarkan Rasmus Urwald maisuaren litografo taldean lan egin du, Edition Copenhagen jatorrizko litografia editatzeko tailer ospetsuan, William Kentridge, Michael Kvium edo Anna Bjerger artisten lan grafikoen inprimaketan parte hartuz. Lan grafikoaz gain, muralak egin ditu eta baita eskuzko animaziozko piezak ere: Hirihoroh, Ontziak, Hazia, Egunak, Hvalea. 2020an atelier berri bat ireki du grafikagintza garaikidearentzat, Atelier Estella Lizarra litografia tailerra. Eskulturak, bideoak eta inpresio digitalak erabili izan dituen.

Belarria ahoan, ahoa belarrian


Beti gaude entzuten, aditzen berriz ez. Atentzioa eskatzen du aditzeak, adi egoteak, eta hori da tailer honetan landuko duguna. Aktiboki entzun eta erabaki ondoren ze soinu nahi duzun gorde, grabatu. Zerekin eta nola harrapatu soinua, artisau baten antzera nola landu, erreproduzitzeko era ezberdinak baloratu, eta berriz entzutean zer eragiten duen ikusi. Taldeka egingo dugu lan, inguruan ditugun soinuak grabatu eta soinu berriak sortuz. Soinuan jarriz arreta, bere osotasunean. Ahopeko kanta batetik, elkarrizketa urrun batera, hostoen igurtzietatik kotxeen orroetara, itsasoko sakontasunetik norbere arnasketara.

Batez ere ahotsa eta irudiarekin egiten du lan, batzuetan bakoitza bere aldetik eta beste batzuetan elkar erlazionatuz. Ahots esperimentazioa, inprobisazioa eta performancea ditu interesgune, eta pieza indibidualak naiz kolektiboak landu ditu. Lau disko grabatu ditu orain arte musikari moduan, denak autoekoiztuak eta bigarrena esaterako Boliviako oihanean grabatu zuen. Berak egiten ditu musika lanen diseinua, marrazkiak, poesiak eta bideoak. Irudi aldetik, hiru laburmetraia dokumental egin ditu, azkenengoa ā€œBide Bazterrean Hi eta Ni Kantariā€, 2023ko Punto de Vista zine jaialdiko sail ofizialean estreinatu zen. Bestetik, Huarte Arte Garaikidearen Zentroan sortu du Uraren Oldea kontzertu musikal-bisual experimentala.