Paraíso

Urriak 22, 12:00
Cerrar
Paraíso

Sinopsia

Bi gizonek pinuen luzera neurtu dute. Emakume bat zuhaitzek diotena entzuten egon da. Puntuz osatutako hodei digital batek basoa marrazten du. Herriko haurrek kanpin-dendak altxatu dituzte. Pinuek esan dute galdegin dezakegula. «Paradisua» esan izan zaio beti leku horri.

1960ko hamarkadan Artzibarko herriak hutsik geratu ondoren, Nafarroako Gobernuak pinuak landatu zituen lantzen ziren soroetan edo abereentzako larre ziren sailetan. 50 urte baino gehiago igaro ondoren, 1980ko hamarkadan berpiztutako herri batean, pinuak moztu eta soroak berreskuratzea erabaki dute.

Datuak eta irudiak atzemateko teknologia batzuen eta besteen bidez, Paraíso pelikulak eraldatzen ari den lurralde bat esploratzen du.

Fitxa Teknikoa

Titulua: Paraíso
Egilea(k): Maddi Barber eta Marina Lameiro