Pantaila Irekia

ZINE-ELKARRIZKETAK
ARTIUM MUSEOAREKIN

šŸ“Urriak 22, 12:00 Ikusgarri zine aretoan

Pantaila Irekia ekimenak elkarlanerako espazio bat zabaltzen dio euskal kulturgintzaren alorreko erakunde edo ekimen bati. 2023an Gasteizko Artium Museoari ireki zaio pantaila hau.

Artium, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoarekin elkarlanean abiatzen da ā€œZine Elkarrizketakā€ egitasmoa.

Artium Museoko ā€œZā€ aretoan erakutsitako hiru euskal sortzaileren lanen aukeraketa bat proiektatuko da eta egileekin elkarrizketa egingo da ostean.

Ezagutu atal honetako programazioa: