Euskal zinema lehian
📍Sail ofizialeko filmen proiekzioa Ikusgarri zine aretoan:
· Urriak 19, 19:00
· Urriak 20, 19:00
· Urriak 21, 12:00
Euskara hutsez egiten den zinema jaialdirik zaharrena da EZB. Orain dela 46 urte Lekeitioko lagun talde batek zinema jaialdi amateur hura martxan jarri zutenetik, lau hamarkadatik gora daramatza euskarazko ikus entzunezkoentzako topaleku izaten. Gaur egun, Hazparneko Zinegin jaialdiarekin batera, euskara hutsez egiten diren lanen erakuslehio da, eta euskarazko laburmetrajeen alorrean lehiaketa bakarra da gurea. Aurkezten diren lan guztien artetik, aurre-aukeraketa bat egiten da lehenik. Lehian aritzen diren film laburrek ondorengo sariak eskura ditzakete:
Film onenaren saria: 3.000 €
Zuzendaritza onenaren saria: 1.600 €
Gidoi onenaren saria: 1.600 €
EITB Ikuslearen saria: 750 €
Gazte 22 saria: 750 €





