Kameratoia

18. Euskarazko ikus-entzunezkoen rally-a

📍Urriak 23, 16:30, Ikusgarri zine aretoan:
Sari banaketa ekitaldia Ugaitz Alegriak aurkeztuta.

Euskaltzaleen Topagunea-rekin elkarlanean egiten den ekimen hau urriaren 21tik 23ra ospatu da. Zinegile gazteek 40 ordutan filme bat sortu eta aurkeztu behar dute. Aurten, gidoigintzari buruzko formakuntza jasoko dute gainera, eta Paul Urkijo zuzendaria izango dute mentore.

2022koa presentzialitatera bueltatzeko edizioa izango da. Bi urtetan online eredua jarraitu ondoren, aurtengoan Kameratoia Lekeitioko kaleetara bueltatuko da berriro EZBren baitan.

Edizio hau berezia izango da ez bakarrik aurreko urteetako ezaugarri onenak batzen dituelako: batetik, gidoilaritzari buruzkoa doako formakuntza saioa egongo delako eta bestetik, Lekeition gau bateko egonaldia doan izateko aukera izango dutelako parte hartzaileek.

Egindako lanen emaitzak, Ikusgarri zine aretoan egingo den sari banaketa ekitaldian ezagutu ahal izango dira. Ugaitz Alegriak gidatuko du ekitaldi hau.