Euskal Zinemaren Begirada

Ramon Agirre

📍Urriak 22, 19:30, Ikusgarri zine aretoan: Euskal Zinemaren Begirada omenaldia Ramon Agirre aktoreari, Ana Goitia eta Aitor Abaroak aurkeztuta, 45. EZBren sari banaketa ekitaldian.

Ramon Agirre Lasarte (Donostia, 1954), euskal aktore, idazle eta margolaria. Arkitektura ikasi zuen, baina gerora Antzertin, interpretazio ikasketak egin zituen. 1983. urteaz geroztik euskal zinema, antzerki eta telebistaren ezinbesteko ekarpena egin du. Euskarazko zinean egindako filme esaguratsuenetan parte hartu du, eta baita nazioartean ere. Tartean aipa daitezke Aupa Etxebeste (2019), Handia (2017), hamar Goya sariren irabazlea, Errementari (2017), Txarriboda (2015), Baztan (2012), Las trece rosas (2013) edo Amour (2012), Cannesen urrezko palma irabazi zuena. Telebistan Goenkalen, Benta Berrin, Balbemendin, Go!azen, DBH, La Casa de Papel, Médico de Familia, Bi eta Bat edo Flamingo Berrian ikusi izan dugu besteak beste.


EZBk urtero jartzen du bere begirada, euskal ikus entzunezkoen alorrean ekarpen berezia egin duen eragile edo pertsona batengan. Aurtengo begirada berezia Ramon Agirre aktoreari jarriko diogu, eta bere legatua aitortu, ospatu eta omentzeko tartea eskeiniko diogu. Azken lau hamarkadetako euskal ikus-entzulegoa euskaraz entretenitu, elikatu, hezi, sentiarazi eta pentsarazi baitu Ramon Agirrek.