Euskal Zinemaren Begirada

Ane Gabarain
eta Elena Irureta

📍Urriak 21, 19:30 Ikusgarri zine aretoan
Sail ofizialeko sarien banaketa ekitaldian, Ibai Zabalak gidatuta

Ane Gabarain Gaztelumendi (Donostia, 1963) eta Elena Irureta Azanza (Zumaia, 1955). Ezagunak dira baita Jaione eta Idoia bezala (Bi eta bat, 1991), Maritxu eta Rosa Mari bezala (Alli abajo, 2015) edo Sara eta Maria Luisa (Agur Etxebeste!, 2019) moduan ere. Izan ere, 1985etik aurrera sarritan gurutzatu dira bi aktore hauen ibilbideak. Biak bietara euskal zein Euskal Herritik kanpoko iruditegian lekua egin duten aktoreak dira. Gabarainen kasuan aipatzekoak dira 20.000 especies de abejas (2023), Loreak (2014), Águila roja (2011) edo Mi querido Klikowsky (2005); Iruretari dagokionez, aipatzekoak dira Ocho apellidos marroquís (2023), Flores de otro mundo (1999), Eskamak kentzen (2016), Los protegidos (2011) edo Martin (2003). Bi aktoreek pantaila partekatu zuten beraien hastapenetan, Bi eta bat (1990) eta Jaun ta jabe (1997) telesailetan. Imajinario kolektiboan iltzatuta gelditu zen Patria (2020) ere, ezin aipatu gabe utzi. Azken honetan, beste sari batzuen artean, aktore protagonista onenen saria irabazi zuten.


EZBk urtero jartzen du bere begirada euskal ikusentzunezkoen alorrean ekarpen berezia egin duen eragile edo pertsona batengan. Aurten, bi aktore handi hauen bideak berriz gurutzatu nahi ditugu eta merezi duten aitortza egin eta ospatuko dugu. Hamarkada guzti hauetan, gure iruditegia osatzeko egindako ekarpena eta euskal ikus entzunezko ondarean utzitako lorratzaren gainean jarriko dugu Euskal Zinemaren Begirada.