Atzo 8 espazioaren baitan, euskal zinemaren ondarea batu eta dibulgatzea da helburua. Zine-Lab proiektuarekin elkarlanean garatzen den programa da eta bi norabidetan betetzen da zeregin hau: zine analogikoaren inguruko sormen prozesuak bultzatuz, batetik, eta euskal zinemaren ondarea digitalizatu eta artxibo baten forman ezagutaraziz, bestetik.
Aurtengo egitauaren barruan, super 8 lantegi bat garatuko da Zine-Lab proiektuko kideekin batera. Parte-hartzaileek Super 8 formatuan filme bat sortzeko oinarrizko prozesuak eta materialak ezagutuko dituzte. Lantegi praktiko honetan pelikula bat filmatuko, errebelatu eta Super 8-an proiektatuko dugu azkenik.
