Cerrar

Lehiaketan parte hartzeko oinarriak

Irailaren 8ra arte zabalik

44. Euskal Zine Bilera | Lekeitio 2021

Euskal Zine Bilerako Lehiaketa, euskaraz ekoitzitako askotariko lanen erakusleihoa da, teknika, tratamendu, genero, sorkuntza prozesu eta gai desberdinak biltzen dituen neurrian. Aurreko urteetako formatua mantenduz, aurten ere lehiaketa bateratua izango da, hau da, ez dira bereiziko lan profesional eta amateurrak. Hori horrela, zuzendaritza, gidoi eta film onenaren sariak ezberdinduko dira. Eta gainera, ikusleak ere protagonista izango dira, lan bakoitzari haiek emandako puntuaketen bidez erabakiko baitute ikuslearen sari bereziaren irabazlea. Aurtengo edizioan formatu fisikoaren aldeko apustua egingo da, hau da, zinema zaleak zine aretora erakarriko dira. Hala ere, osasun egoera aldakorra dela kontuan izanda eta iazko emaitza onak ikusita, lehiaketaren online atala mantenduko da.

PARTE HARTZEA

1
Edozein film egilek har lezake parte Euskal Zine Bileran (EZB).

LANAK

2
EZB denez gero, euskara izango da bilerara aurkezten diren lanetan erabiliko den hizkuntza, filmen elkarrizketak edo off ahotsa erabiltzen badira. Euskaraz gain beste hizkuntzaren bat erabiltzen bada, azpitituluak jarriko dira euskaraz eta azpititulu hauek irudira txertatuta joango dira.

3
Lanek gehienez 30 minutu izango dute.

4
Edozein genero edo tratamendu zinematografiko lantzen dituzten filmak aurkeztu ahalko dira. Aukeraketaz kanpo geratuko dira bideoklipak, iragarkiak, spotak eta bideo korporatiboak.

5
Ez dira onartuko aurreko urteetako edizioetara aurkezturiko lanak ezta 2020ko urria baino lehen egindakoak.

6
Ez dira onartuko arraza, sinesmen, etnia, adin, erlijio, sexu, genero identitate, sexu orientazio, itxura fisiko edo pertsonen gaitasunak iraintzen, gutxiesten edo jazartzen dituzten lanak. Hala eta guztiz ere, antolatzaileek ez dituzte bere egiten film laburretan egiten diren adierazpenak, erabilitako irudiak edota isuritako iritziak. Beraz, ez dute horien gaineko inolako erantzukizunik.

7
Euskal Zine Bilerako lehiaketan parte hartzen duten lanak zineman proiektutako dira edota Euskal Zine Bileraren web orrialdean. Hortaz, parte hartzaileek baimena ematen dute beraien filmak zineman jartzeaz gain, lehiaketako egunetan online jartzeko, ordutegi mugatu baten barnean.

IZEN EMATEA

8
Izen ematea zinebilera.eus orrialdearen bitartez egingo da.

9
Pelikulak Youtube edo Vimeo bezalako kanaletara igo beharko dira eta pasahitz edo link pribatu izango beharko dute. Izen-emate orriarekin batera:

– Pelikularen linka eta/edo pasahitza – Hiru fotograma
– Kartela (edukiko balu)
– Egilearen datu pertsonalak

Webgunean jarritako linka izango da aukeraketa batzordeak erabiliko duena. Aukeratua izanez gero, epaimahaikideek ere link berbera erabiliko dute filmeak ikusteko, beraz partaideek linka aldaketarik gabe
bere horretan mantentzeko erantzukizuna dute. Linkaren edozein motako aldaketak lehiaketan parte-hartzeko aukera ukatuko dio partaide/egileari.

10
Lanak aurkezteko azken eguna 2021eko irailaren 8a izango da.

11
Aurkeztutako lanen hautaketa Aukeraketa Batzordeak egingo du.

AUKERAKETA

12
Egileei aukeraketaren berri eman ostean, beraien pelikulak mp4 edo mov HD formatuetan bidali beharko dituzte lehiaketan parte hartzeko.

SARIAK

13
Lehiaketan hautatuak izanagatik film labur bakoitzaren egileak edo egileek 200 euro jasoko dituzte. Taldeka egindako lanen egileek zenbateko berbera jasoko dute. Euskal Zine Bilerako lehiaketan aukeratuak izatean film guztiek jaialdiaren ikurra jasoko dute.

14
Sarituko diren arloak.

ARLOAK/SARIAK

· Zuzendaritza onenaren saria 1.600,00 €
· Gidoi onenaren saria 1.600,00 €
· Film onenaren saria 1.900,00 €
· Ikusleen saria 750,00 €

* Sariak erretentzio fiskalari lotuta daude.

15
Epaimahaiak sariren bat eman gabe uzteko ahalmena du eta bere erabakiak behin betikoak eta aldaezinak dira.

16
Epaimahaiak aurkeztutako lanen artean aipamen berezia egiteko ahalmena dauka. Aitortza honek ez du ordainsaririk izango baina filmea urteko palmaresaren parte izango da.

17
Sariak jaialdiaren amaierako ekitaldian jakinarazi eta banatuko dira. Irabazleak edo honen ordezkariak amaiera ekitaldian parte hartuko dute. Hau da, sariak eskuratu ahal izateko beharrezkoa izango da sari banaketa ekitaldian parte hartzea.
* Edozein arrazoirengatik jaialdia ez balitz ospatuko, sariak hutsik geratuko dira.

18
Egileak haien lanen eskubideen jabe izanda ere, Euskal Zine Bilerak jaialdiko irabazleen filmak proiektatzeko eta bere plataformetan partekatzeko baimena izango du, jaialdiak egiten dituen edozein promozio ekitalditan. Beti ere hurrengo baldintzekin: Irabazi asmorik gabeko ustiapena izango da, egilearen izena argi utziko da eta jaialdira aurkeztu eta gutxienez hamabi hilabete igaro ostean. Filmaren zabalpena ekintza zehatzetan egingo da, epe tarte mugatuetan eta egileekin adostuta aurretiaz.

 

    GALDETEGIA

    Galdeketa honen bitartez 44. Euskal Zine Bilerako Lehiaketan izena emango duzu. Ez ahaztu galdeketa honetan parte hartu nahi duzun lanaren link-a eta pasahitza ipini beharko dituzula.

    PELIKULAREN ORDEZKARIA (baldin badago)

    EGILEAREN DATUAK

    LANAREN DESKRIBAPENA

    3 fotograma (2000px alde handiena, 72ppp)



    OHARRAK

    Autoreak bidaltzen duen sinopsi bera erabiliko da zinemaldiaren egitaraua egiteko, ez da inolako zuzenketarik egingo.

    Online formatura aldatu eta baldintza berriak izanez gero, parte hartzaile guztiekin jarriko gara harremanetan beraien onarpena izateko helburuarekin.


    Idatzi honen bidez egiaztatzen dut Euskal Zine Bileraren oinarriak ezagutu eta onartzen ditudala eta gorago aipatu ditudan datuak egiak direla.