Cerrar

Lehiaketan parte hartzeko oinarriak

1. Edozein film egilek har dezake parte Euskal Zine Bileran.

Lanak

2. Euskal Zine Bilera denez gero, euskara izango da lehiaketara aurkezten diren lanetan erabiliko den hizkuntza, filmen elkarrizketak edo off ahotsa erabiltzen badira. Euskaraz gain beste hizkuntzaren bat erabiltzen bada, azpitituluak jarriko dira euskaraz eta azpititulu hauek irudira txertatuta joango dira.

3. Lanek gehienez 30 minutu izango dute.

4. Edozein genero edo tratamendu zinematografiko lantzen dituzten filmak aurkeztu ahalko dira. Aukeraketaz kanpo geratuko dira bideoklipak, iragarkiak, spotak eta bideo korporatiboak.

5. Ez dira onartuko aurreko urteetako edizioetara aurkezturiko lanak ezta 2023ko abuztua baino lehen egindakoak.

6. Ez dira onartuko arraza, sinesmen, etnia, adin, erlijio, sexu, genero identitate, sexu orientazio, itxura fisiko edo pertsonen gaitasunak iraintzen, gutxiesten edo jazartzen dituzten lanak. Hala eta guztiz ere, antolatzaileek ez dituzte bere egiten film laburretan egiten diren adierazpenak, erabilitako irudiak edota isuritako iritziak. Beraz, ez dute horien gaineko inolako erantzukizunik.

7. Euskal Zine Bilerako lehiaketan parte hartzen duten lanak zineman proiektatuko dira edota Euskal Zine Bileraren web orrialdean. Hortaz, parte hartzaileek baimena ematen dute beraien filmak zineman jartzeaz gain, lehiaketako egunetan online jartzeko, ordutegi mugatu baten barnean.

Izen ematea

8. Izen ematea zinebilera.eus orrialdearen bitartez egingo da.

9. Filmak Youtube edo Vimeo bezalako kanaletara igo beharko dira eta pasahitz edo link pribatua izango beharko dute. Izen-emate orriarekin batera: – Filmaren esteka eta/edo pasahitza – Hiru fotograma – Kartela (edukiko balu) – Egilearen datu pertsonalak Webgunean jarritako esteka izango da aukeraketa batzordeak erabiliko duena. Aukeratua izanez gero, epaimahaikideek ere esteka berbera erabiliko dute filmak ikusteko, beraz partaideek esteka aldaketarik gabe bere horretan mantentzeko erantzukizuna dute. Estekaren edozein motako aldaketak lehiaketan parte-hartzeko aukera ukatuko dio partaide/egileari.

10. Lanak aurkezteko azken eguna 2024ko uztailak 30 izango da.

Aukeraketa

11. Aurkeztutako lanen hautaketa Aukeraketa Batzordeak egingo du. Sail ofizialean parte hartzeko hautatuei zein kanpoan geratu direnei 2024ko irailaren erdian jakinaraziko zaie erabakia.

12. Aukeraketa egiteko orduan, Lea-Artibai eskualdeko egileen lanak jaialdian egotea bultzatuko da, lehiaketa barnean zein lehiaketaz kanpo.

13. Egileei aukeraketaren berri eman ostean, beraien pelikulak mp4 edo mov HD formatuetan bidali beharko dituzte lehiaketan parte hartzeko.

Sariak

14. Sail ofizialeko lanen egileei sari banaketa ekitaldian parte hartzea errazteko Lekeition gaua igarotzeko aukera eskainiko zaie. Film bakoitzaren egileari gela bikoitza ziurtatuko zaio. Gaua igarotzera geratu ezin diren egileen kasuan dieta gastuak ordainduko zaizkie.

15. Euskal Zine Bilerako lehiaketan aukeratuak izatean film guztiek jaialdiaren ikurra jasoko dute.

16. Sarituko diren arloak:
· Film onenaren saria – 3.000 €
· Zuzendaritza onenaren saria – 1.600 €
· Gidoi onenaren saria – 1.600 €
· Ikusleen saria – 750 €
· Benito Ansola saria – 1.000 € + hurrengo edizioan lehiaketara zuzenean sartzeko aukera film berri batekin (2000. urtetik aurrera jaiotakoentzat). Kategoria honetan lehiatu nahi duenak izena emateko orrian adierazi beharko du eta eskariari NAN kopia bat erantsi beharko dio.
– Aurrekoez gain, herritarrek osatutako epaimahaiak aipamen berezia egin ahalko die zenbait filmeri.

*Sariak erretentzio fiskalari lotuta daude.

17. Epaimahaiak sariren bat eman gabe uzteko ahalmena du eta bere erabakiak behin betikoak eta aldaezinak dira.

18. Epaimahaiak aurkeztutako lanen artean aipamen berezia egiteko ahalmena dauka. Aitortza honek ez du ordainsaririk izango baina filma urteko palmaresaren parte izango da.

19. Sariak jaialdiaren amaierako ekitaldian jakinarazi eta banatuko dira. Irabazleak edo honen ordezkariak amaiera ekitaldian parte hartuko dute. Hau da, sariak eskuratu ahal izateko beharrezkoa izango da sari banaketa ekitaldian parte hartzea. *Edozein arrazoirengatik jaialdia ez balitz ospatuko, sariak hutsik geratuko dira.

20. Lehiaketa honetan saria edo aipamen berezia jasotzen duten lanek Euskal Zine Bilera jaialdian emandako ikurra jarri beharko dute bere publizitatean.

21. Egileak haien lanen eskubideen jabe izanda ere, Euskal Zine Bilerako sail ofizialean hautatutako filmak proiektatzeko eta bere plataformetan partekatzeko baimena izango du, jaialdiko programa edo promozio ekitaldietan. Beti ere hurrengo baldintzekin: Irabazi asmorik gabeko ustiapena izango da eta egilearen izena argi utziko da. Filmaren zabalpena ekintza zehatzetan egingo da, epe tarte mugatuetan eta egileekin adostuta aurretiaz.

Eskuratu hemen oinarriak.

"*" señala los campos obligatorios

FILMAREN ORDEZKARIA (baldin badago)

EGILEAREN DATUAK

MM barra DD barra AAAA

LANAREN DESKRIBAPENA

Suelta archivos aquí o
Tipos de archivos aceptados: jpg, jpeg, pdf, png, Tamaño máximo de archivo: 9 MB, Número máximo de archivos: 3.
    2000px alde handiena, 72ppp

    BENITO ANSOLA SARIA

    Tipos de archivos aceptados: jpg, pdf, jpeg, png, Tamaño máximo de archivo: 5 MB.

    OHARRAK

    Autoreak bidaltzen duen sinopsi bera erabiliko da zinemaldiaren egitaraua egiteko, ez da inolako zuzenketarik egingo.
    EZB 2