46. EUSKAL ZINE BILERA: JARRAITU ZINEAREN LORRATZA

  • Lekeitioko zine jaialdiak bere 46. edizioa ospatuko du urriaren 19tik 22ra, urte bat gehiagoz euskal ikus-entzunezkoen erakusleiho bilakatuz.

  • Lau eguneko luzera izango duen jaialdiak euskal zinemagintzaren alor desberdinak landuko ditu proiekzio, solasaldi eta tailerren bidez.


Bidea eta pausoa
Zinearen lorratzak ekarri gaitu honaino. Euskal Zine Bilera ez zen bere 46. ekitaldiraino helduko norabidea eta ibilbidea erraztu eta bideratu zuten zinegileen oinatzak jarraituko ez balitu. Etorkizunera begira egotea bezain garrantzitsua da, noizbehinka, atzera begiratzea, eta bidea egin duten pausoetara erreparatzea. Erreferentzia-marka horien arabera, bide berriak zabaltzeko ardura hartuko dute belaunaldi gazteek, euskarazko zine-zidorrak zabalduko dizkiguten bidegile berriek. Izan ere, zinea lekuko bat da beti, eskutik eskura pasatzen doana. Istorio bat belarritik belarrira kontatzen den eran, eta pantaila bakoitzean desberdina bilakatzen den moduan. Hori dela eta, aurtengo Euskal Zine Bilerak bere ibilbidean zehar izandako lorratzak jarraitu nahi ditu eta etorkizunekoak sortu.

Lau egun
Urte betez gehiago, Ikusgarri zine aretoak bere ateak irekiko dizkio Lekeitioko Euskal Zine Bilerari, zehazki urriaren 19tik 22ra bitartean. Jaialdiak 4 eguneko iraupena izango du, eta egun horietan zehar euskal ikus-entzunezkoen proiekzioak, aktore eta zuzendariekin solasaldiak, tailerrak eta sorpresaren bat ere izango dugu. Ezin dugu ahaztu gurea euskara hutsez egiten den zinema jaialdirik zaharrena dela. Orain dela 46 urte, Lekeitioko lagun talde batek zinema jaialdi amateur hura martxan jarri zuenetik, lau hamarkadatik gora daramatza euskarazko ikus entzunezkoentzako topaleku izaten.

Lehiaketa eta epaimahaia
Euskal Zine Bilera ezaguna bada, bere baitan hartzen duen Sail Ofizialeko Lehiaketagatik da. Euskaraz ekoitzitako askotariko lanen erakusleihoa da, teknika, tratamendu, genero, sorkuntza prozesu eta gai desberdinak biltzen dituen neurrian. Guztira 19 film izan dira lehiaketarako aukeratuak izan direnak. Irabazleak aukeratzearen arduradunak Alaitz Arenzana (Zinegoak festibaleko zuzendari artistikoa), Ramon Agirre (ibilbide luzeko euskal aktorea) eta Nerea Alberdi (konpositorea, orkestratzailea eta moldatzailea) izango dira, zalantzarik gabe, esperientzia handiko epaimahai anitza izango dugu.

Hori horrela, zuzendaritza, gidoi eta film onenaren sariak ezberdinduko dira. Eta gainera, ikusleak ere protagonista izango dira, lan bakoitzari haiek emandako puntuaketen bidez erabakiko baitute ikuslearen sari bereziaren irabazlea. Azkenik, 2001. urtetik aurrera jaiotako zinegile onenari ere saria emango zaio.

Sari horiek ondorengo hauek izango dira:

  • Film onenaren saria – 3.000 €
  • Zuzendaritza onenaren saria – 1.600 €
  • Gidoi onenaren saria – 1.600 €
  • Ikusleen saria – 750 €
  • Gazte 22 saria (2001. urtetik aurrera jaiotakoentzat) – 750€ 


>46. EZBko Sari Banaketa urriaren 21ean ospatuko da, 19:30etik aurrera Ikusgarri zine aretoan. Ana Goitia eta Jon Garatek aurkeztuta.

Kameratoia
Euskarazko ikus entzunezkoen rally-a Euskaltzaleen Topagunearekin elkarlanean egiten den ekimena da. 18 eta 26 urte bitarteko zinegile gazteek 36 ordu besterik ez dituzte izango film bat sortu eta aurkezteko. Edizio honetan, arrakasta handia lortzen ari den Estibaliz Urresola zuzendaria (20.000 especies de abejas) eta iazko Euskal Zine Bilerako zuzendari onenaren saria irabazi zuen Aitzol Saratxaga zuzendaria (Lanbroa) izango dira epaileak. Honetaz gain, partaideek soinu masterclass-a izango dute Asier Renteria soinu ekoizlearen eskutik. Izen-ematea urriaren 18ra arte egongo da zabalik.

>Kameratoiaren sari banaketa: Urriak 22, 16:30, Ikusgarri zine aretoan. Egindako lanen emaitzak proiektatuko dira, Ugaitz Alegriak gidatutako ekitaldian.

Zoom: Klixka
Euskal Zine Bilerako ZOOM atalaren barnean eta Lekeitioko biztanleei zuzendutako programa pedagogiko bat sortzeko asmoz, Arropaineko Arraguaren Klixka programa abian jarri da aurten. Klixka, ikus-entzunezko artxibo baten produkzioaren esparrutik bideratzen da, sorkuntza garaikideko praktiketatik, analogikotik digitalera mugituz, eta alderantziz, ikus-entzunezko praktika eta esperientzia zabaldu eta elikatzeko helburuarekin. Aurten, Azkue Ikastolako DBH3ko ikasleek eta Iturriotz Institutuko Batxiler 2ko ikasleek parte-hartu dute eta artista gonbidatuak Zaloa Ipina, Inaki Rifaterra eta Peru Galbete izan dira. Programa pedagogikoan garatu diren ikus-entzunezko artxiboak erabiliz Klixka esperimentazio gunea diseinatu dugu, tailerretan garatutako esperientziak biltzen dituen ekimena, non tailerretako parte-hartzaileek zein herritar guztiek esperimentatu eta jolastu ahal izango duten.

>Klixka Esperimentazio Espazioa: Urriak 21, 12:00 – 14:00 eta 17:00 – 19:00, kultur Etxeko Eskolape aretoan.

Zabalik da 19. Kameratoian izena emateko epea

Euskaltzaleen Topagunearekin elkarlanean, euskarazko ikus-entzunezkoen rally-ak, 19. edizioa ospatuko du urriaren 20tik 22ra bitartean Lekeition. Lehiaketa honetan parte hartzeko 18 eta 26 urte bitarteko gazteek zabalik dute izena emateko aukera Kameratoiaren webgunean urriaren 18ra arte. 

Edizio honetan, arrakasta handia lortzen ari den Estibaliz Urresola zuzendaria (20.000 especies de abejas) egongo da epaile lanak egiten iazko Euskal Zine Bilerako zuzendari onenaren saria irabazi zuen Aitzol Saratxaga zuzendari bilbotarrarekin batera (Lanbroa). Honetaz gain, partaideek doako soinu masterclass-a izango dute Asier Renteria soinu ekoizlearen eskutik ostiralean, urriaren 20an arratsaldeko 18etan, Lekeitioko Kultur Etxean, lehiaketa hasi baino lehen. 

Formazio saioa eta gero Estibaliz Urresolaren eskutik jakingo da urte honetan landu beharreko gaia eta 36 ordu izango dute partaideek laburmetraia gauzatzeko. Honela, igandean, urriaren 22an, eguerdia baino lehen entregatu beharko dituzte ikus-entzunezkoak.

Esperientzia ahaztezina izateko, izena ematen duten lehen 20 partaidek gau bateko egonaldia doan izateko aukera eukiko dute. 

Sariei dagokienez, film labur hoberenak 800 euro irabaziko du eta bigarren hoberenak 350 euro. Gainera biak Topaguneak antolatzen dituen DemaSA lehiaketan sailkatuko dira. Igandean bozketa gehien jasotzen duenak ere Publikoaren Saria irabaziko du.

Animatu zaitez!

Lehiaketan izena emateko epea abuztuaren 7ra bitartean zabalik

Aurten 46 urte beteko ditu euskara eta zinema batzen dituen Lekeitioko jaialdiak. Zinea lekuko bat bezala ulertzen dugu, eskutik eskura bidaiatzen duena. Istorio bat, belarritik belarrira kontatzen doana eta aho bakoitzean desberdin bilakatzen dena. Aurten ere, istorioekin emozionatzen jarraitu nahi dugu. Etorkizunera begiratzen dugu, bidea egiten dutenen lorratzak jarraituz, euskarazko zine-zidorrak zabalduko dizkiguten bidegile berrien zain.

EZBko lehiaketa, euskaraz ekoitzitako askotariko lanen erakusleihoa da, teknika, tratamendu, genero, sorkuntza prozesu zein gai desberdinak biltzen dituen neurrian. Edizio honetan ondorengo sariak banatuko dira: 

  • Film onenaren saria – 3.000 €
  • Zuzendaritza onenaren saria – 1.600 €
  • Gidoi onenaren saria – 1.600 €
  • Ikusleen saria – 750 €
  • Gazte 22 saria (2001. urtetik aurrera jaiotakoentzat) – 750 €


Lanak aurkezteko epea abuztuaren 7ra bitartean mantenduko da zabalik eta bere oinarriak zinebilera.eus webgunean egongo dira eskuragarri. Aukeraketa egiteko orduan, Lea Artibai eskualdeko egileen lanak jaialdian egotea bultzatuko da, lehiaketa barnean zein lehiaketaz kanpo.

Aurten, epaimahaia, Nerea Alberdik (konpositorea, orkestratzailea eta moldatzailea), Ramon Agirrek Lasarte (ibilbide luzeko euskal aktorea) eta Alaitz Arenzanak (Zinegoak jaialdiko egungo zuzendari artistikoa) osatuko dute.

Aurkezten diren lanen artean 20 inguru izango dira aukeratuak lehiaketan parte hartzeko eta lanen egileei sari banaketa ekitaldian parte hartzea erraztuko zaie Lekeition gaua igarotzeko aukera eskainiz.

Urriaren 19tik 22ra Euskal Zine Bilerak, euskarazko ikus-entzunezkoen markoaren barnean aurkitzen diren eragileekin lanean jarraituko du, bertan aurkitzen diren profesional, amateur edota zaleen errealitateak hobeto ezagutzeko eta interesa izan ahal duten pertsonak erakartzeko.

46. edizioak aurrerapausoak ematen jarraituko du euskal ikus-entzunezkoen erreferente bilakatuz, eta horretarako noski, film sortzaile, artista eta zinegile guztien partaidetza oso garrantzitsua izango denez, parte hartzera gonbidatzen zaituztegu!

Lekeitio Zinegoak jaialdiaren egoitza izango da ekainaren 27an

Aurten ere Bilboko «Zinegoak» LGTBIQ+ Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiaren egoitzetako bat izango da Lekeitio. 2020an abiatu zen Euskal Zine Bileraren eta Zinegoak jaialdiaren arteko elkarlana «Pantaila Irekia» egitasmoaren barruan. Harrezkero, lankide dira zinema jaialdi biak eta herriko kultur eskaintza aberasten da LGTBI tematikadun filmeak eta sortzaileak herrian ezagutzera emanez eta zinema zirkuitu arruntetan ikusteko zailak diren lanei leiho bat zabalduz.

Zinegoak jaialdiaren 20. edizioa ekainaren 26tik uztailaren 3ra bitartean egingo da Bilbon, eta ekainaren 27an, 19:15etan, film luze bat eta 3 laburmetraien proiekzioa egongo dira ikusgai Lekeitioko Ikusgarri zine aretoan:
· Sébastien Lifshitz-en «Casa Susanna»
· Marta Nieto-ren «Son»
· Isa Luengo eta Sofía Esteve-ren «Perpetua felicidad»
· Dania Bdeir-en «Warsha»

Proiekzioez gain, Bilbotik zuzeneko konexioa eginez, Sébastien Lifshitz-ekin solasteko aukera izango dugu, animatu zaitez!

Sarrerak 2 €, salgai egunean bertan, 18:00etatik aurrera aretoko lehiatilan.

Ezagutu programazio osoa hemen!