Aurkezpena

AURKEZPENA

Zinearen lorratzak ekarri gaitu honaino. Euskal Zine Bilera ez da bere 46. ekitaldiraino heldu norabidea markatu ziguten zinegileen oinatzak jarraitu ez balitu.

Etorkizunera begira egotea bezain garrantzitsua da,
noizbehinka, atzera begiratzea, eta bidea egin duten
pausoetara erreparatzea. Erreferentzia-marka horien
arabera, bide berriak zabaltzeko ardura hartuko
dute belaunaldi gazteek, euskarazko zine-zidorrak
zabalduko dizkiguten bidegile berriek.

Izan ere, zinea lekuko bat da beti, eskutik eskura
pasatzen doana. Istorio bat belarritik belarrira kontatzen den eran, eta pantaila bakoitzean desberdina bilakatzen den moduan.

Urriaren 19tik 22ra, jarraitu zinearen lorratza!

Bidea: Jose Luis de la Torre
Pausoa: Gentzane Agirre