2022

Euskal Zine Bilerako lehiaketa, euskaraz ekoitzitako askotariko lanen erakusleihoa da, teknika, tratamendu, genero, sorkuntza prozesu eta gai desberdinak biltzen dituen neurrian. Edizio honetan sariak indartu eta gehitu egingo dira. Hiru sari nagusi ezberdinduko dira: film onena (3.000 euro), zuzendaritza onena (1.600 euro) eta gidoi onena (1.600 euro). Hauekin batera sari berri bat sortu da: Gazte 22 saria (750 euro). Sari hauek epaimahaikideen esku egongo dira. Horiei Ikuslearen saria gehituko zaio (750 euro) publikoak emandako bozkaren bidez aukeratuko dena.