
Jaialdiari buruzko lehen balorazioa
27/10/23Euskal Zine Bileraren antolakuntzatik lehen balorazio bat egin dugu jaialdiari buruz. Oso irakurketa positiboa egiten dugu oro har, aurtengo edizioarentzako ezarritako helburu guztiak bete baitira.
Helburu nagusien artean ezarri genuen euskuskarazko ikus-entzunezkoen hitzordu erreferentziala izaten jarraitzea. Zentzu honetan, helburu hori bete dela deritzogu, jaialdiaren hitzordu eta espazioetan jaso dugun parte hartzea kontuan izanik. Jaialdiak jakin du bere erreferentzialitatea mantentzen. Horrez gain, jakin du lehiaketara erakartzen Euskal Herrian euskaraz egiten diren produkzio labur gehienak eta kalitatezko aukeraketa baten parte izanik lehian jartzen. Aurreaukeraketa prozesura aurkeztutako film kopurua 27 izan da eta hortik 19 izan dira lehiaketan, eta beste bi lan proiektatu dira lehiaketaz kanpo. Genero zinematografiko anitzak ikusi ahal izan dira eta maila handiko lanak gainera.
Ildo honetatik jarraituta, programazio anitz eta aberatsa proposatu du, kultur egitasmo garaikide bat eskeiniz eta bidelagun dituen eragileekin batera zubi eta kolaborazio harremanak eratuz. Lehiaketako proiekzio eta sari banaketaz gain, begirada sariaren ematea, hiru solasaldi, ikus entzunezko esperimentaziorako tailer bat, kameratoia, kontzertu bat eta elkartukerako espazioak eskeini ditu aurtengo edizioak. Honekin guztiekin, euskarazko ikus entzunezkoen sektoreko sortzaile eta eragileekin harreman estu bat landu nahi izan da.
Zentzu horretan, Lekeitio eta inguruko eskualdearentzako egitasmo batetik haratago, Euskal Herri osorako kultur proposamena da EZB. Horren erakusle da filmak Euskal Heriko herrialde gehienetatik aurkeztu izana, edo web orriaren erabilera datuek ematen dituzten jarraipen-adierazleak.
Hartara, Euskal Zine Bileraren antolakuntzak argi du euskara hutsez egiten den jaialdi zaharrenak inoiz baino beharrezkoagoa izaten jarraitzen duela. Eta horrekin batera, egitasmoaren xede hirukoitza betetzen jarraitzeko lanean jarraituko duela: euskaraz zine sortzen laguntzeko, euskararen zinema harremanetan jartzeko eta ikustera emateko zereginean.
Epe laburrean, aurtengo edizioaren balorazio zorrotz eta zehatz bat egingo da jaialdian parte hartu duten eragile guztiekin eta 47. edizioaren deseinu prozesua abiatuko dugu. Horrela indarguneak sendotu eta ahulgune eta eukeren arabera hurrengo edizioari forma emateko.