
Garaikur berria
09/10/23EZBren garaikurra berritu egin da aurten. 2023tik aurrera euskal artista batek hartuko du garaikurra diseinatzeko enkargua, eta hiru urtero beste sortzaile bati pasako dio testigua.
Aurtengo garaikurra Sahatsa Jauregi artistak (Taparica, Brasil, 1984) egin du.
2007an bere bidea hasi zuenetik, ibilbide oparoa izan du Sahatsa Jauregik. Egoile gisa egon zen Pacific Film Archieve-en (Berkeley, CA) eta baita Bilboarte Fundazioan edo Consonnin. Erakusketak diseinatu izan ditu (Black is Beltza Azkuna zentroa, Tirabirak Donostiako 2016ko Kultur Hiriburutza, edo Kearen Artxibogileak, Tabakalera). Bere obra erakutsi du Bilboko Carreras Mujica galerian, Gasteizko Montehermoso kulturgunean edo Donostiako Koldo Mitxelenan. 2022an Aizkorak lana erakutsi zuen Bilboko Azkuna Zentroan, eta, momentu honetan, Testuinguruak bilduma batetik hartuta lana dauka ikusgai Gasteizko Artium Museoan.
Ezezaguna eta ezagunaren, hurbilekoa eta urrunekoaren arteko harremanean oinarritutako pieza bat aurkeztu du Sahatsak. Julio Medem-en “Vacas” filmea ere abiapuntutzat hartuta, EZBko urrezko antzarra testuinguru berritu batean jartzeko.