
Lekeitio Zinegoak jaialdiaren egoitza izango da ekainaren 27an
16/06/23Aurten ere Bilboko «Zinegoak» LGTBIQ+ Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiaren egoitzetako bat izango da Lekeitio. 2020an abiatu zen Euskal Zine Bileraren eta Zinegoak jaialdiaren arteko elkarlana «Pantaila Irekia» egitasmoaren barruan. Harrezkero, lankide dira zinema jaialdi biak eta herriko kultur eskaintza aberasten da LGTBI tematikadun filmeak eta sortzaileak herrian ezagutzera emanez eta zinema zirkuitu arruntetan ikusteko zailak diren lanei leiho bat zabalduz.
Zinegoak jaialdiaren 20. edizioa ekainaren 26tik uztailaren 3ra bitartean egingo da Bilbon, eta ekainaren 27an, 19:15etan, film luze bat eta 3 laburmetraien proiekzioa egongo dira ikusgai Lekeitioko Ikusgarri zine aretoan:
· Sébastien Lifshitz-en «Casa Susanna»
· Marta Nieto-ren «Son»
· Isa Luengo eta Sofía Esteve-ren «Perpetua felicidad»
· Dania Bdeir-en «Warsha»
Proiekzioez gain, Bilbotik zuzeneko konexioa eginez, Sébastien Lifshitz-ekin solasteko aukera izango dugu, animatu zaitez!
Sarrerak 2 €, salgai egunean bertan, 18:00etatik aurrera aretoko lehiatilan.
Ezagutu programazio osoa hemen!