Cerrar

Lekeitio Zinegoak jaialdiaren egoitza izango da martxoak 3 eta 4an

28/02/22

Aurten ere Bilboko «Zinegoak» Nazioarteko Gay-Lesbo-Trans Zinema jaialdiaren egoitzetako bat izango da Lekeitio. 2020an abiatu zen Euskal Zine Bileraren eta Zinegoak jaialdiaren arteko elkarlana «Pantaila Irekia» egitasmoaren barruan. Harrezkero, lankide dira zinema jaialdi biak eta herriko kultur eskaintza aberasten da LGTBI tematikadun filmeak eta sortzaileak herrian ezagutzera emanez eta zinema zirkuitu arruntetan ikusteko zailak diren lanei leiho bat zabalduz.

Martxoaren 3an, Laura Samaniren «Piccolo Corpo» film luzearen proiekzioa egongo da Ikusgarri zinean eta martxoaren 4an, «Erroak» eta «Begiradak» ataletako film laburren aukeraketa bat jarraitu ahal izango dugu. Proiekzioaz gain, Bilbotik zuzeneko konexioa eginez, filmeen egileekin solasteko aukera izango dugu martxoaren 4an eta «Berak Baleki» film laburraren zuzendaria den Aitor Gametxo lekeitiar zinegilearekin egongo gara besteak beste.

Ezagutu programazioa hemen!