Cerrar

Ezagutu filme saridunak larunbat honetan!

26/11/21

Azaroaren 27an ospatuko den itxiera ekitaldian ezagutuko ditugu 44. Euskal Zine Bileraren Lehiaketako irabazleak. Film onena, zuzendaritza onena, gidoi onena eta EITB ikusleen sariaren irabazleak zeintzuk diren jakin ahal izango dugu. Baina asteburuak beste hainbat ekitaldi ere utziko dizkigu.

ZINEGIN GAUALDIA
Azaroak 26 / 21:00 / Ikusgarri aretoan

Gaur iluntzean, zuzenean konektatuko gara euskara hutsez egiten diren bi festibalak Zinegin Festibalaren GAUALDIAN. ‘Non dago Mikel’ filmea proiektatu aurretik, zuzeneko elkarrizketa bat egingo diegu Zinegineko arduradunei, gero, filmea ikusiko dugu eta, filmearen ostean Hazparnetik zuzenean egingo den solasaldian parte hartuko dugu Kristof Arotsarenak gidatua. Sarrerak bi euro dira, eskuratu zurea Kultur etxean edo Ikusgarri aretoan.

(H)EMEN GAUDE
Azaroak 27 / 12:00 / Kultur etxean + online

H)EMEN elkarteak ikus entzunezko emakumeak saretu eta hauen ikusgarritasunaren aldeko lanean dihardu eta dagoeneko bizpahiru urte daramatza Topaketa profesionalak antolatzen Lekeition. Aurten Topaketa profesionalean pelikulen banaketa jarri nahi da zentroan. Horretaz arituko dira EHUko ikerkerlaria eta Gastibeltzako kide den Graxi Irigay, Euskaltzaleen Topaguneko Johana Olabarria eta Barton Filmseko María Jesús Diez Sota. Moderatzaile lanetan Olatz Beobide arituko da, (H)emen elkarteko lehendakarikidea.

ITXIERA EKITALDIA: Sari banaketa baino askoz gehiago
Azaroak 27 / 19:00 / Ikusgarri aretoan

Larunbat honetan, azaroak 27, Euskal Zine Bileraren itxiera ekitaldia izango dugu. Bertan Sail Ofizialeko filmen sari banaketa izango dugu protagonista. Astean zehar lehiatu diren 20 film laburretatik saridunak zeintzuk diren ezagutuko ditugu. Horiek aukeratzearen arduradunak Izaskun Arandia, Iratxe Fresneda eta Ane Pikaza zinemagileak izango dira. Lau sari banatuko dira: film onena, zuzendaritza onena, gidoi onena eta EITB Ikuslearen saria emango dira. Gogora dezagun, ikusleak haien botoen bidez EITB Ikusleen saria erabakitzeko aukera izan dutela astean zehar emandako bozkarekin. Irabazle guztiak larunbatean 19:00etan hasiko den itxiera ekitaldian ekitaldian ezagutu ahalko ditugu.

Sari horiek ondorengo hauek izango dira:
· Film onena: 1.900,00 € eta Urrezko Antzarra
· Zuzendaritza onena: 1.600,00 € eta Zilarrezko Antzarra
· Gidoi onena: 1.600,00 € eta Zilarrezko Antzarra
· EITB Ikusleen saria: 750,00 €

Euskal Zinemaren Begirada
Ekitaldi berean ere, euskal zinemagintzaren figura eta ekimenak omentzeko asmoz, aurtengo Euskal Zinemaren Begiradak Euskal Animazioa finkatu eta horretan lanean etengabe jarraitu dutenak omenduko dira.

PALMARESA
Igandea / 19:00 / Ikusgarri aretoan + online

Igande arratsaldean aurtengo Euskal Zine Bilerari amaiera emango zaio. Horretarako 44. edizio honetako irabazleak berriro ikusteko aukera izango dugu.

Asteburuan zatoz zinemaz gozatzera.
Zinemak mugitzen gaituelako!