Euskal Zine Bilera jaialdiaren barruan, Euskaltzaleen Topagunearekin lankidetzan ospatzen den ikus-entzunezko lehiaketaren laburmetraiak aurkezten dizkizuegu hemen. Lehiaketa honetako parte-hartzaileek antolakuntzak emandako gai eta ezaugarri batzuk txertatuz 36 ordutan laburmetraia baten idea, gidoia, grabaketa eta muntaketa landu behar izan dute.

Zuzeneko sari banaketa ekitaldia galdu baldin baduzue, hemen daukazue ikusgai! Epaimahaia Aitor Arregi eta Izebeñe Oñederrak osatu dute eta Ugaitz Alegriak aukeztu du sari banaketa ekitaldi berezi hau. Hemen dituzue beraz, euskal sortzaile hauen altxorrak!


Eskerrik asko parte hartu duzuen zinegile guztioi eta zorionak sarituei!
1. Saria: “Agur«, Spookypheria Productions 1.000 €.
2. Saria “Tentuz”, Emeki films, 600 €.
Ikuslearen saria: «Plastikozko haginak«, ND3 taldea, Lekeition asteburu pasa.