Euskaltzaleen Topaguneak bi urterik behin ematen duen Benito Ansola Sariak 6. edizioa beteko du gazteei euskarazko ikus-entzunezko berriak ekoiztu ditzaten bidea zabalduz. Oier Fuentes zinegileak bere lana aurkeztuko digu “work in progress” moduan. Eraikitzen ari den lan bat eta bere sorkuntza prozesua ezagutuko ditugu.