Zoom atalaren barruan Hazparneko Zinegin festibalari irekiko zaio lehio bat aurtengo edizioan. Hazparneko jaialdia ere euskara hutsez egiten den zinemaldia da. Elkarlanean hiru egitasmo dakarkigu aurten:

  • Azaroak 28, 21:00tan, ZINEGIN gaualdi berezia. Film laburrei dedikatu gaualdia. Atera berri den «Nire eguneroko maitea» Manex Fuchs, Ximun Fuchs eta Eñaut Castagneten film laburra Manex Fuchsekin aipatzeko aukera ukanen dugu. Bestalde, azken urte hauetan Zinegin festibalean hedatu film labur batzuk berriz ikusiko ditugu. Iratxe Fresneda zinegilea eta EHUko erakaslearekin Mirentxu Loyarteren IRRINTZI, 1978ko film labur esperimentala berriz ezagutuko dugu. Ondotik, HAUAZKENA taldeko Oihana Leunda Iruretagoiena eta Kote Camacho gurekin izanen ditugu, kolektiboak azken urte hauetan egin dituen animaziozko filmen aipatzeko.
  • Azaroaren 29an, 16:00etan: Zine-Lab, Zinegin, (H)emen eta EZB: Eragileak solasean. 

Xabier Arrate
Euskal Zine Bileraren koordinatzailea

Katti Pochelu
Gastibeltza elkarteko kidea eta «NIre Eguneroko Maitea» filmearen ordezkaria.

Tessa Andonegi
(H)emen elkarteko juntakidea

Unai Ruiz
Zine-Lab proiektuko kidea

Kriztof Arotzarena
Moderatzailea

Joana Duhalde
Zinegin festibaleko kidea

  • Azaroak 29, 17:00tan: Kontakizunaren bataila ikus-entzunezkoetan 2011tik aitzinaZinebilerarekin partaidetzan, Urtzi Urkizu Berriako kazetariarekin hitzordua ematen dizuegu. Solasaldiaren gaia: Azken hamarkada hauetan, Euskal Herriko gatazka nola kontatzen ote da ikus-entzunezkoetan? «Nire eguneroko maitea» Manex Fuchs, Ximun Fuchs eta Eñaut Castagnet zuzendarien film laburreko testuingurua abiapuntu hartuta, kazetariak 2011tik goiti gaur egun arte, euskal gatazkari buruz izan diren dokumental, film eta serien inguruko hausnarketa bat eraman du.