Aurtengo egitarauaren barruan berrikuntza bat dator:
“Pantaila Irekiak” ikus entzunezko egitasmoei lehio bat zabalduko die.

Aurten Zinegoak festibalari irekiko zaio pantaila berri hau. Bilboko Gaylesbotrans nazioarteko zinema eta arte eszenikoetako jaialdi erreferentziala da Zinegoak. Festibalaren nondik norakoak azaltzeko parada izango dugu hartara eta hurrengo urteetara begirako bidelagun bat ere bilakatuko da Ziengoak. Harreman honen emaitza izango da Zinegoak festibalak proposatu duen euskal filmeen aukeraketa bat  eta Lekeitio “Zinegoak Hedapena” sarean sartzea.  Horrez gain, datozen urteetan, egitasmo berriak sortuko dira Zinegoak eta EZBren artean.