Duela urte batzuetatik hona, EZBk (H)emen plataformari espazio finko bat eskeintzen dio. Euskal Ikus Entzunezkoetako emakumezko profesionalak batzen dituen elkartea da (H)emen. Euskal Zine Bileran, ikus entzunezkoen sektoreari espazioa (H)emen elkartearen bidez zabaltzen zaio.
Aurten ere PROFESIONALEN 4. topaketa antolatu da “EMAKUMEAK FORMATU BERRIETAN ” gaitzat hartua, solasaldia eskeiniko dute. Gurean izango ditugu Ylenia Baglieto aktorea (Etxekoak…), Maddi Castro (Pikuak proiektuko kidea) eta Rose of Dolls (Bizi txarra proiektua). Moderatzaile lanetan arituko da Miren Manias.



