Euskal Ikus Entzunezkoen ondareari begira lan egiten duen espazioa da Atzo 8. Iraganeko lanak eta sortzaileak bildu eta ezagutarazteari begira egiten du bere ekarpena. Elias Querejeta Zine Eskolarekin batera elkarlanean aurrera eramaten den egitasmoa da hau. Duela bi urte hasitako programa izanik, badauka dagoeneko bide bat eginda. Bide horri jarraipena emango liokeen programa planteatzen da 43. edizioan.

Bidelagunak

Giza zietzietan lizentziatua da eta hainbat master egin ditu ondarearen eta kultur proiektuen alorrean edo arte garaikidearen kontserbazioaren alorretan. Zine-Lab egitasmoaren sortzaileetako bat da eta hainbat lan egin ditu arte garaikidea, zinemagintza eta kultura digitalari dagokionez.

Artean graduatua da eta graduondoko ikasketak ditu ilustazioan eta artxiboan (azken hau Elias Querejeta Zine Eskolan). Hainbat lan egin du zinemagintzaren dibulgazio eta formakuntzareb alorrean. Zine-Lab laborategi analogikoaren sortzaileetako bat da eta Zinea eta teknologia talde irekiaren koordinatzailea da Tabakalerako Hirikilabs egitasmoaren barruan.

Zine–lab zinema analogikoa lantzeko laborategi ireki eta parte-hartzailea da. Praktika eta esperientziak partekatzetik ezagutzen elkartrukea sustatu nahi du. Laborategiaren filosofia zinema eta berari lotutako prozesuak euskaraz eta modu zabal batean lantzea da. Plataforma komunitario bat izanik, esperimentazioa eta elkartrukea bultzatu nahi dira, zinemarekin beste modu batera erlazionatzeko.

Donostian kokatutako egitasmoa da eta Maite Alonso eta Unai Ruizek sortua, Zine–labek Super 8 eta 16 mm-ko filmekin lan egiten du, sormenarekin, memoriarekin eta pedagogirekin lotutako proiektu edota filmak pentsatu, garatu eta ekoizteko. Modu honetan, ikerketa, dokumentazio, filmaketa, garapena, digitalizazio eta edizioa prozesuen artean sortutako sinergiak bultzatu nahi ditugu, teknologia analogio eta digiltalaren artean sortzen diren sinergiak azpimarratuz.

Zine-Lab kide berriei irekia dago eta beste pertsona batzuekin eta erakundeekin lankidetzan aritzeko prest dago. Euskal Zine Bilerarekin batera, ondare zinematografikoa jaso eta ezagutzera emateko lanean bidelagun da Zine-Lab.

Filmeak