Urtero, EZBk Euskal Znemaren Begirada jartzen du euska ikus-entzunezkoetan esanguratsua den pertsona, gertaera edo egitasmo baten gainean.

Aurten, Pascal Gaigne musikagilearen izena gehituko dugu Euskal Zine Bilerako begiraden bildumara. Frantzian jaioa eta musika ikasketak egina, kasualitatez heldu zen euskal zinemagintzaren mundura. Amaia Zubiriarekin musikari lanetan ari zela, Arantxa Urretabizkaiak eta Xabier Elorriagak Zergatik Panpox? (1985) filmerako musika egiteko eskatu zioten. Ordutik, munduko hainbat tokitako ekoizpenetan lan egin du, eta euskal filmerik garrantzitsuenetako batzuk musikatu ditu, tartean Moriarty ekoiztetxeko lagunen ia film guztiak; Handia (2017) filmen egindako lanagatik, Goya Maria irabazi zuen.

Azaroaren 28an, sari banaketa ekitaldiaren baitan, bere ekarpenari aitortza egin eta bere lanari begira jartzeko aukera hartuko dugu. Pascal Gaignek musika garri dien euskal filmeei errepasoa egingo diogu bere musika ederraz lagunduta, eta protagonista berak emango dizkigu bere ibilbidearen gaineko klabeak.