Cerrar

KAMERATOIAK BERE 16. EDIZIOA OSPATUKO DU AURTEN LEKEITIOKO EUSKAL ZINE BILERAN

07/10/20

Euskaltzaleen Topaguneak eta Euskal Zine Bilerak antolatzen duten euskarazko ikus-entzunezko rally-a azaroaren 13tik 15era ospatuko da

Berrikuntzaz beteta datorren edizio honetan, Aitor Arregi zuzendari ospetsua (La trinchera infinita, Loreak, Handia)  izango da parte-hartzaileen gidaria. Berarekin batera, iazko Euskal Zine Bileran film onenaren saria eraman zuen Izibene OƱederra (Lursaguak) izango da rallyaren lanak epaitzearen arduraduna.

Bizi dugun egoera berezi honetan parte-hartzaileen osasun ona bermatzeko helburuarekin, Kameratoiak aldaketak izango ditu, baina ere zutabeak mantendu egingo dira. Izen ematea Kameratoiaren webgunean egin ahalko da urriaren 7tik azaroaren 7ra bitartean. Aldaketa nabarmenena kokapenari dagokio, parte-hartzaileak ez dira Lekeitiora etorri beharko, haiek nahi duten tokian grabatu ahalko dituzte laburmetraiak. Antolakuntzatik beti bezala gaia eta filmean agertu beharreko ezaugarri batzuk zehaztuko dira azaroaren 13an eta parte-hartzaileek 36 ordu izango dituzte idea garatu eta gauzatzeko. Azaroaren 15ean eguerdiko 12:00etarako film laburrak email bidez aurkeztu beharko dira.

Berrikuntza gisa, azaroaren 16tik 19ra Kameratoian aurkeztutako film guztiak Euskal Zine Bilerako webgunean egongo dira eta ikusleek haien botoekin ikuslearen saria nork eramaten duen aukeratu ahalko dute. Irabazle guztiak azaroaren 22an emango dira ezagutzera zinebilera.eus webgunean emango den sari banaketa ekitaldian. Gogoratu, film labur onenak 1.000 euroko saria eramango du eta DemaSA lehiaketan eta Laburbira zirkuiturako sailkatuko da. Bigarren sariaren irabazleak berriz 600 euro jasoko ditu. Azkenik, astean zehar boto gehien jasotzen dituen filmak ikuslearen saria eramango du, 100 euro eta Lekeition asteburu bat.

Era berean, Aitor Arregi zuzendariak masterclass berezi bat eskainiko die parte-hartzaile guztiei lehiaketa baino egun batzuk lehenago, zuzendariaren esperientziak eta aholkuak jasoz.

Guzti hauekin sekulako Kameratoia izango dugu aurten! Animatu eta eman izena!