Lehiaketa sail ofiziala

Euskal zinema lehian


📍Sail ofizialeko filmen proiekzioa Ikusgarri zine aretoan:
· Urriak 20, 19:00
· Urriak 21, 19:00
· Urriak 22, 12:00.
Ondoren solasaldia autoreekin, Gentzane Agirre eta Ibai Zabalak gidatuta.


Euskara hutsez egiten den zinema jaialdirik zaharrena da EZB. Orain dela 45 urte Lekeitioko lagun talde batek zinema jaialdi amateur hura martxan jarri zutenetik, lau hamarkadatik gora daramatza euskarazko ikus entzunezkoentzako topaleku izaten. Gaur egun, Hazparneko Zinegin jaialdiarekin batera, euskara hutsez egiten diren lanen erakuslehio da, eta euskarazko laburmetrajeen alorrean lehiaketa bakarra da gurea. Aurkezten diren lan guztien artetik, aurre-aukeraketa bat egiten da lehenik. Lehian aritzen diren film laburrek ondorengo sariak eskura ditzakete.

Film onenaren saria: 3.000 €
Zuzendaritza onenaren saria: 1.600 €
Gidoi onenaren saria: 1.600 €
Ikusleen saria: 750 €
Gazte 22 saria: 750 €

Epaimahaia

Getari Etxegarai
Getari Etxegarai

Aktorea eta zuzendaria


Azken aldiko lan esanguratsuenen artean, Kepa Errastiren “Mami Lebrun”, “Lur” edo “Fadoak entzuten zituen gizona” antzezlanetan zuzendari gisa aritu da. Aktore gisa ikusi dugu ere, antzerki eskolak ematen ditu eta idazle gisa zein eszenografian ere aritzen da.

Paul Urkijo
Paul Urkijo

Zine zuzendaria


Fikziozko eta animaziozko film laburrak egiten hasi eta 2016an “Errementari” film luzea ekoiztu eta zuzendu zuen. Bere filmak estatuko zein nazioarteko hainbat sari irabazi dituzte eta mundu osoko jaialdietan ikusi ahal izan dira.

Izaskun Urkijo
Izaskun Urkijo

Arkitekto eta arte zuzendaria


Zineman, arte zuzendari gisa ikusi dugu “Gure Oroitzapenak”, “Nora”, “Ane”, “Errementari”, “Subandila”, “Anti” edo “Irati” filmeetan. Zineman egiten duen lana telebista edo publizitatearen arloan egindako lanekin osatu du.

Lehiaketaz kanpo