(H)emen Gaude

Emakume zinegileen topaketa profesionalak: ikus-entzunezkoen sektorea EZBn

📍Urriak 22, 17:00, Ikusgarri zine aretoan: 918 GAU filmearen proiekzioa eta Arantza Santestebanekin solasaldia Kristina Zoritak gidatua, (H)emen Elkartearekin elkarlanean.

(H)emen, ikus-entzunezkoen eta arte eszenikoen sektoreko emakumeez osatutako elkartea da. 2016an sortu zen bi sektore horietako emakume profesionalen ikusgarritasuna bultzatzeko asmoz, lan harremanak sustatzeko eta sexuen arteko desberdintasuna murrizteko.

2016an sortu zenetik elkarlanean aritu gara EZB eta (H)emen. EZBren barnean (H)emen Gaude espazioak lehio bat zabaltzen dio euskal ikusentzunezkoen sektoreari momentuan dauden problematika edo hausnarketak plazaratzeko.

Aurten, Arantza Santesteban zinegilearen lana ezagutuko dugu 918 Gau filmearen bidez eta Kristina Zorita kazetari eta zinegileak egingo dion elkarrizketaren bitartez.