Sari banaketa
Euskaltzaleen Topaguneak eta Euskal Zine Bilerak antolatzen duten euskarazko ikus-entzunezko rally hau azaroaren 12tik 14ra ospatu da.
Edizio honetan, Aitziber Garmendia aktore eta sortzailea izango da parte-hartzaileen gidaria. Formazio saio bat eskaintzeaz gain, lanen epaimahaikide ere izango da, iazko Euskal Zine Bileran zuzendari onenaren saria jasotako Iban Goiko eta Aitor Mendilibarrekin batera.
Aurkeztutako film guztiak webgune honetan egongo dira ikusgai eta 3 irabazleak azaroaren 21an iragarriko dira. Lehen sariak 800 euroko ordainsaria du, 400 eurokoa bigarrenak, eta hirugarrenak berriz, Euskal Zine Bilera jaialdiko Publikoaren saria jasotzen duenak, Lekeitioko Trinkete aterpetxean gau bateko egonaldia.
Hemen aurkituko dituzu lan guztiak eta aurtengo sarituak:
· Lehenengo saria: Itsasontziaren mugimendua, DEVOZ AL ALBA taldea.
· Bigarren saria: Oskolatik ateratzen, La-La taldea.
· Publikoaren saria: Aitta, LPK taldea.
Ugaitz Alegriak aurkeztutako sari banaketa ekitaldia zuzenenan ikusteko aukera izan ez baduzu, hemen daukazu gure webgunean ikusgai. Eskerrik asko parte hartzaile guztiei eta zorionak sarituei!
