Non dago Mikel?
Zinegin festibala, ipar Euskal Herrian egiten den euskara hutsezko zinemaldi bakarra da eta azken urteetan elkarlanean antolatu ditugu zenbait ekintza. Azaroaren 26an, ostirala, zuzenean konektatuko gara euskara hutsez egiten diren bi festibalak ‘Gaualdia’n.
‘Non dago Mikel’ filmea proiektatu aurretik, zuzeneko elkarrizketa bat egingo diegu Zinegineko arduradunei, gero, filmea ikusiko dugu eta, filmearen ostean Hazparnetik zuzenean egingo den solasaldian parte hartuko dugu Kristof Arotsarenak gidatua.
Sarrera: 2 euro.
