Atzo8

Fokua: Tramana Pictures

Zine-lab-ek antolatutako atala

Euskal zinema amateurrari buruz abian jarri zen ikerketarekin jarraituz, zinemagileei eta haien filmei buruzko saioak antolatuko dira. Horrela, jarraipena eman nahi zaio euskal zinema amateurraren artxiboa berreskuratzeari eta honen eskuragarritasunari, hori baita euskal kultura zinematografikoaren oinarria hamarkadetan.

Programa hau Tramana Pictures ekoiztetxea sortu zuten lekeitiar zinemagile taldeari eskainita dago, eta bi zatitan planteatzen da, beren formatuekin eta denborarekin.

Esker bereziak:
Arragua Egoitza. Sorkuntza praktika garaikideak
Elías Querejeta Zine Eskola

AZAROAK 21: Super8 proiekzioak eta solasaldia
12:00, Azkue aretoan, Super 8 formatoan (sarrera doan):

Dirugoseak sortarazten duen kodizia edozein adiskidetasunaren gainetik jartzen du gizakiak. Flint kapitainak hain zehatz marraztutako altxorraren plano hura bere ondorengoaren etxean agertu izan ez balitz, odolean zeraman kodiziaren pozoia ez zitzaion sekula berragertuko

Oberturak musika-lan handien hasieran joaten diren musika sarreratxoak dira. Patxik ez zuen susmatu ere egin bere lagunekin  bidaian zihoala, kotxea  errepide bazterrean geratu zutenean hankak luzatzeko, bere  jakingurak eta ikusnahiak bultzatuta hartu zuen bidea, sekula ezagutuko ez dugun gertaera misteriotsu eta   zoritxarreko baten obertuta bat baino ez zela.

Tramana koadrilla osatzen dugun kideak 1961. urtetik 1964. urtea arte jaiotakoak gara. Gure ume eta nerabe garaian futbola, pilotaren pare bat bariante eta mordo bat «basa-kirol» eta jolas geneuzkan dibertitzeko. Pizkat bereziak ginenak, komikiak ere bagenituen gure fantasia pizkat aztintzeko. Baina guztiok, kirolariak zirenak eta ez zirenak igandeetan bilera sakratu bat geneukan: bazkalosteko zine sesioa.


Orduan, hiru zine areto zeuden Lekeiton; ez naiz erratu, HIRU! Eta, txandaka, ez nago ziur areto baten edo bitan aldi berean bazen, umeen sesioa izaten genuen. Hain ginen asko (badakizu, baby-boomean sortutakoak ginen), sarritan pasilloetan aulki plegableak jarri behar izaten zituztela denok sartu ahal izateko.

Anbiente haretan hasi ginen eta naturala zen, eta da, gure belaunaldikoek zine- zaletasuna izatea.
Justo gure nerabe denboran agertu ziren 8 eta super-8ko kamarak. Lekeition munduan zehar nabigatzen zebiltzan itsas-gizonak zeuden eta beraiek ekarri zituzten lehen «tomavistas-ak». Gutxinaka kamarei afizioa zabaltzen hasi zein baina hemen erositakoak gareztiak ziren. Normalean etxeko ospakizunetan, jaietan eta horrelakok errodatzen ziren. Pelikula birjinak gareztiak ziren eta filmatu ta gero, kanpora bidali behar izaten ziren errebelatzera hau da, gastu gehiago. Gaur egun ez zinistekoa da, hain arin eta hain erraz grabatu daitezke bideoak telefono sistrin batekin.

Kamara zutenetako gutxi batzuk haratago joan ziren eta etxekoei zertxob at antzesteko eskatzen zieten etxeko rodaje haietan. Urrengo pausua, «de cajon» zen: fikziozko istorioak, oso xumeak, asmatzen eta grabatzen hasi ziren.

Hor sartzen gara gu. Gure koadrilan nahiko joera handia genuen edozein txuflatan parte hartzeko eta zine-zale (edo behintzat zine-jale) amorratuak ginen. On Benitto, Jon Grande, Jose Luis de la Torrek eta Amiasek,(Zinemaldia sortu zutenak) fikziozko pelikulatxoak egiten hasi ziren, estilo xume eta naif batekin, baina en el país de los ciegos el tuerto es el rey esaera egia bada ere, eurak izan ziren aitzindariak eta horrek izugarrizko meritua du. Gu hasieran aktore eta laguntzaile modura ibili ginen beraiekin. Laster sartu ziztaigun guri ere gure ideiak filmatzeko gogoa eta Benittoren laguntzarekin perpetratu genuen «Raskayu», gure lehen filma. Benetako pelikuletan bezala, kredituetan Produktoraren izena jarri nahi izan genuen eta, koadrilla berekoak ginenez denok, Tramana Pictures izena ematea pentsatu genuen. Uste dut neu izan nintzela izena asmatu zuena baina ez nago ziur.

Tramana Pictures, Tramana kuadrilan sortutako «sub-talde» bat bilakatu zen. Nola sortu zen taldea? Ba Jon Grandek bere kamaretako bat saldu nahi zuen berri ba erosteko (edo antzeko zerbaiterako). Beauliemarkako kamara polit eta liluragarri bat, benetako kamaren formakoa. Kuadrilan asko ginen baina 14 bakarrik elkartu ginen kamera erosteko; orduan sortu zen benetan Tramana Pictures. Oker ez banago «Odolaren Deia» izeneko gure pelikulan agertu ginen 14produktoreak.

Asmoa ondo pasatzea zen eta Lekeitioko Zinemaldian zerbait aurkeztea. Publiko fidela genuen eta urtero betetzen zen aretoa gure filma proiektatzen zenean. Berdin zen drama edo beldurrezkoa pelikula egiten bagenuen zeren gure ikuslegoaren aurrean beti komedia bihurtzen zen.


Dar-dar egoten ginan pelikulak errebelatu arte. Gu amateurrak barik proto- amateurrak ginen eta beldur ginen zer etorriko zen Madrildik. Behin baino gehiagotan berriro errodatu behar izan geniten sekuentziak, desenfokatuta, argirik gabe edo beste edozein akats zutelako. Sarritan akats eta guzti montatzen genituen zeren gure duintasunaren «unbrala» bajua zen eta ez genuen aparteko «beleidade» artistikorik. Argiztatu barik, erderaz «alumbrar» esaten dena egiten genuen; enkuadreak, bah!; ejearen saltoei intentzio experimentala guk eman genen inork baino lehen; muntaia lana oso astuna zen (baina niri asko gustatzen zitzaidan), interpretazioak ez ziren Actor ́s Studion ikasitakoak… Baina ze ondo pasatzen genuen!!!