Lehiaketa

Sail ofizialeko filmen proiekzioa

Euskal Zine Bilerako Lehiaketa, euskaraz ekoitzitako askotariko lanen erakusleihoa da, teknika, tratamendu, genero, sorkuntza prozesu eta gai desberdinak biltzen dituen neurrian. Iazko formatua mantenduz, aurten ere lehiaketa bateratua izango da, hau da, ez dira bereiziko lan profesional eta amateurrak.

Hori horrela, zuzendaritza, gidoi eta film onenaren sariak ezberdindu dira. Eta gainera, ikusleak ere protagonista izango dira, lan bakoitzari haiek emandako puntuaketen bidez erabaki baitute EITB ikusleen sari bereziaren irabazlea. Azaroaren 22tik 25era bitartean egongo dira ikusgai Ikusgarri aretoan eta online.

Gogoratu azaroaren 22tik 25era, 19:00etatik 23:59ra, egun bakoitzaeko saioa online ikusi eta bozkatzeko aukera dagoela, 1 puntuazio txikiena eta 5 handiena izanik: