Euskal Zinemaren Begirada

Euskal animazioaren industria,
zinezale berriak sortzen

Urtero, EZBk Euskal Zinemaren Begirada jartzen du euskal ikus-entzunezkoetan esanguratsua den pertsona, gertaera edo egitasmo baten gainean.

Amaiera ekitaldiaren baitan, beraz, euskal zinemagintzaren figura eta ekimenak omentzeko asmoz banatzen da Euskal Zinemaren Begirada. Aurten, euskal animazioa izan dugu jaialdiaren bidailagun, eta industria horretan fokua jarrita, bi ekoiztetxeren lana azpimarratu nahi da: Baleuko eta Dibulitoon.

Euskarazko animazioan lan egiten duten hainbat ekoiztetxe daude, eta aurtengo edizioan bi horiek omendu nahi izan dira 90eko hamarkadan sortu zirenetik, gaur arte, ia-ia urtero zinema aretoetarako euskarazko film luzeak ekoizten mantendu izanagatik. Konstantzia horrek publiko berriak hezten jarraitzeko bidean egiten duen ekarpenagatik.

Hala, Euskal Zinemaren Begiradak, 2017an Juanba Berasategirekin eta aurten Baleuko eta Dibulitoonekin, euskal zinemaren itsaso zabal horretan, animazioari ere bere aitortza egiten jarraitzen du.