Aurkezpena

44. EZB: ZINEMAK MUGITZEN GAITU

Euskal Zine Bilera euskara hutsez egiten den ikus entzunezko jaialdi zaharrena da Euskal Herrian. Euskal zinemaren hitzorduak hiru norabidetan egiten du lana: Euskarazko zinema SORTUz, Euskararen zinema PARTEKATUz eta Euskal Zinemagintza SARETUz. 

43. edizioa berezia izan zen. Pandemia garaian egindako zine jaialdia izan zen. Baina Euskal Zine BIlera pantaila anitzetan gertatu daitekeela frogatu zuen.  

44. edizioak eraldaketan aurrera jarraitzeko asmoa dauka. Ez ginen geratu, eraldatzeko hautua egin genuen eta euskal zineman igerian jarraitu nahi dugu. 

Zinemak mugitzen gaituelako.

Irekiera ekitaldia

Azaroak 20, 19:00, Ikusgarri aretoan

Ana Goitia eta Aitor Abaroak aurkeztua.
+ ‘Paperezko hegoak’ filmaren proiekzioa eta zuzendariekin solasaldia.

Ikerketa sakon baten ondorio, lehen mailako pertsonaien testigantzen bidez eta Egunkariaren artxiboetatik ateratako irudi ineditoei esker, orain arte ezezagunak diren ikuspegi eta datuak azalaratzea izango da filmaren parioa.


Itxiera ekitaldia

Azaroak 27, 19:00, Ikusgarri aretoan

Lehiaketako sail ofizialeko lanen sari banaketa Ana Goitia eta Aitor Abaroak aurkeztua.

Euskal Animazioa bultzatu eta zinezale berriak sortzeko lanean aintzindari izan diren bi ekoiztetxe nagusiei omenaldia: horretan jarraitzen dutenak.