
Lekeitio Zinegoak jaialdiaren egoitza ofiziala
26/02/212020ko Euskal Zine Bileraren baitan “Pantaila Irekia” egitasmoa ipini zen martxan, inguruan egiten diren ikus-entzunezko ekitaldiei lehio bat zabaltzeko asmoz. Zinegoak, Bilbon egiten den naiozarteko gay-lesbo-trans festibalak, euskarazko film laburren aukeraketa bat eskeini zuen eta elkarlan horren emaitzak ez ziren hor bakarrik geratu.
2021eko Zinegoak festibalaren baitan Lekeitio egoitza ofiziala bilakatu da eta martxoaren 6, 7 eta 8an Bilboko aretoetan gertatzen ari dena Lekeitioko Ikusgarri aretotik ere jarraitu ahal izango da momentu berean:
Martxoak 6, 19:00
Valentina (2020), Cassio Pereira dos Santos

Espainiar estatu mailako estrenoa.
Egilearekin aurkezpena eta solasaldia egongo dira zuzenean Brasiletik, Bilboko Golem eta Lekeitioko Ikusgarri aretoak bideokonferentzia bitartez konektatuz.
Martxoak 7, 18:00
Euskal Begiradak zikloa

· Red bay, 29’, José Antonio Cortés Amunarriz
· Meritum, 6’, Yago Mateo
· Les Saints de Kiko-Kiko’s saints, 25’, Manuel Marmier
· Hemen. Gaur. Berriz., 9’, Aitor Gametxo Zabala
· Eguna iluntzen danean, 6’, Paloma Arias & Liam McDonnell
Bukaeran solasaldia egongo da egile guztiekin, Aitor Gametxo zinegile lekeitiarra barne.
Martxoak 8, 19:15
Emakume Zuzendariak zikloa

· Rien de beau ici, 16’, Gabrielle Vigneault-Gendron
· Leo y Alex en pleno siglo XXI, 7’, Eva Libertad, Nuria Muñoz
· Deine schöne gestalt, 18’, Bernadette Kolonko
· Camille et moi, 18’, Marie Cogné
· All I need is a ball, 17’, Elena Molina
· 11:40, 12’, Claudia Ruiz
*Ordutegi aldaketa egon da 18:30etako kontzentrazioan parte-hartzea errezteko.
Lekeitioko Zinemazaleen Elkartearekin lankidetzan antolatutako ekintza.
Sarrerak 3 €. Salgai aurretiaz Kultur Etxean eta Ikusgarri zine aretoko leihatilan egunean bertan.
Ezagutu hemen ZINEGOAK jaialdiaren egitaraua.